Udaleko Gizarte Gaietarako Batzordeak, Gazteria azpibatzordeak, Aisialdiko formakuntza zikloa antolatu du datorren maiatzaren 21 eta 28rako. Formakuntza zikloak denetara 15 ordu iraunen du eta aisialdiko begiraleei, udalekuetan lan eginen dutenei, eta oro har gaiarekin interesa duen jendeari zabalik dago. Lehendabiziko saioa teorikoa izanen da, plangintza eta ebaluazioarena gainekoa. Ikastaroan, aisialdiko ekitaldiak nola antolatu eta prestatu aztertuko da. Bigarren saioa, berriz, praktikoa izanen da, eta horietan tailerrak eta jokuak landuko dira, adin ezberdinen arabera egin daitezkeen tailerrak, euskal jokuak… Ikastaroaren ordutegia 10etatik 14etara eta 16etatik 19,30etara izanen da Berako Kultur Etxean. Ikastaroan izena eman ahal izateko 012ra deitu beharko da. Parte hartzaileek 18 urteak izan beharko dute, eta euskaraz jakitea ezinbertzekoa da. Ez da esperientziarik behar ikastaro honetarako. Matrikularen prezioa 10 eurokoa da.