Udaberriko birak ere herrian pausaldia izanen du. Bertze urte batez, Nafarroako Kultura eta Turismo Departamentuak eta Vianako Printzea Erakundeak antolaturiko antzerki, musika, zinema eta folklore emanaldiekin osaturiko egitaraua apirilean abiatu zen. 200 eta 1.000 biztanleren artean dituzten Herriko Etxe eta kontzejuen laguntzarekin bideratzen den programa da. Heldu den larunbatean, ekainaren 4an 20:30etan herriko plazan Muthiko Alaiak fanfarreak emanaldia eskainiko du.