Hogeitamalau lagun, tartean herritarrak, Extremaduraldean oporretan daude. Joan den astelehenean, maiatzaren 30ean eta goizeko 6etan herriko aparkalekuan hitzordua jarria zuten. Bidaia osoan beuren zerbitzura izanen duten autobusa hartu eta hango lurrak hango lurrak ezagutzen ari dira orain. Heldu den astelehenean, ekainaren 6an arratserako etxean izanen dira. Bitartean, egunez-egun egitaraua betea dute. Guadalupe, Plasencia, La Vera, Zafra, Jerez de los Caballeros... bezalako puntuak izanen dituzte zortzi eguneko oporraldian zehar.
Lekuak, ohiturak, eraikinak, janariak eta bertzelakoan ezagutuko dituzte. Joan den apirilean bertze talde batek Karibe aldean hamabortz egun pasatu zituen, bertzeak-bertze Mexiko eta Kuba ezagutuz.