rea ALTZURI Nafarroako herri kirol jolasen edizio berri bat iragan da. Joan den maiatzaren 15ean eta Txantrean, bortzgarren eta azken jardunaldia jokatu zen Ezkaba plazan. Aitzineko aleetan aipatu bezala, herriko ordezkaritza aritu da aldi honetan ere antolaturiko txapelketetan.Proba konbinatu eta soka-tiran izan dira kategoria ezberdinetan lehiaketak eta emaitzak honakoak izan dira: Alebinen taldeak ez zuen finalerako txartelik lortu; Haur mailako proba konbinatuan aranztarrak hirugarrenak geratu ziren; Kadete mailako proba konbinatuan liga sistema erabiliz sailkapen orokorrean Arantzako taldea 16 punturekin geratu zen bigarren postua erdietsiz. Sokatirako txapelketari dagokionez, kadete mailako 540 kilotan aranztarrez eta narbartearrez osaturiko taldeak hirugarren tokia lortu zuten bai azken kanporaketan nola sailkapen orokorrean. Hurrengo urteko edizioaren esperoan geratuko gara. Bidenabar zorionak partaide eta prestatzaile denei!