Isidro Fagoaga Berako Udal Musika Eskolak txistu, perkusio eta haizezko entzunaldia eskainiko du asteazken honetan Berako Legia karrikan duen egoitzan. Ikasturte erdi huntan egin dituzten aurrerapausoak erakusteko parada izanen dute joan den irailetik musika eskolan izena eman zutenek. Ortzeguneko kontzertuan 20 bat ikaslek hartuko dute parte, eta hainbat estilo jorratuko dituzte beti ere haizezko instrumentuekin edo perkusioekin. Azken hauek dira entzunaldian gehien arituko direnak, Ieray Tabernak Whaleyren “Zuri eta Beltz” eskainiko du, Ibai Rosek eta Oihan Canabalek konpositore bereko “49” eta “30” hurrenez hurren. Aipatutako hauek bakarka arituko badira, Mikel Esnaola, Joseba Bertiz eta Jon Irazoki elkarrekin arituko dira Whaleyren “Trio” jotzeko. Konpositore horren azken partidura eskaintzeko “Duet” izenekoa Mikel Moreno eta Julen Baleztena elkartuko dira. Beti ere perkusioekin segituz Julen Altzugaraiek Agostiniren “Rock” izeneko zatia emanen du, eta instrumentu horrekin bukatzeko Naia Esnaola, Julen Baleztena eta Pablo Moncayola hurrenez hurren Barratten, “Musette”, “Rudimento” eta “March” eskainiko dituzte. Perkusioak bazter batera utziz, txistuak dira haizezko instrumentuen artean gehien adituko direnak. Entzunaldia hasteko Naia Esnaola, Inhar Lopez eta Julen Baleztenak “Habanera” eskainiko dute, Asier Osesek berriz, “Mutil Koxkor bat” eta “Kaxkarrotz”, Hodei Hernandok “Ama Begira ezazu” eta “Hiru txito”, Mikel Morenok “Haurtxo Denok Elkarturik”, Saioa Osesek “Galtzaundi” eta “Loreak Udan”, eta bukatzeko Ane Eltzaurdiak “Euskara Oi Euskara” eta “Haurrak ikas ezazue”. Kontzertuan parte hartuko duten bertze 3 instrumentuak saxofoia, klarinetea eta tronpeta izanen dira. Lehenarekin Joseba Perezek Wastalen “5. ariketa” eskainiko du, Hodei Hernandok berriz Chedevillen “Fanfarria”, eta Asier Garciak Lennon eta Mc Cartneyren “Can´t buy me love”. Klarinetan zati bat besterik ez da izanen. Unai Amorosek Wastallen “Locura mejicana” eskainiko du. Tronpetarekin bukatzeko, Jon Errandoneak Arbanen “Fantasia brillante” eskainiko du, eta Julen Errandonea eta Maite Goyarekin elkarturik Mozarten “Barcarole”.