Asteburu honetan hasiko da Lesakako Batzoki elkarteak bigarren urtez antolatutako frontenis txapelketa. Lehenbiziko jardunaldia larunbat goizeko 10etan hasiko da, Almandoz eta Aiestaranek, Del Pozo eta Garziaren kontra jokatuko duten partidarekin. Larunbat arratsaldeko 5etan Galarregi eta Alberro, Jokin eta Santirekin kontra arituko dira. Ondotik, Maritxalar eta Bereau, Maia eta Mitxelenaren kontra arituko dira eta azkenik, Oronoz eta Susperregi, Maia eta Iturriaren kontra. Igande arratsaldean ere jokatuko dira lehenbiziko jardunaldiko partidak, 5etatik aitzinera. Teiletxea eta Criado, Martinez eta Rodriguezen kontra arituko dira lehenik; gero, Anduela eta Maritxalar, Mitxelena eta Romanoren kontra eta azkenik, Otxoteko eta Jabalera, Libo eta Landerren kontra. Lehenbiziko jardunaldi honetan ere jokatu beharrekoa zen Pumar eta Arretxea, Kastro eta Igoaren kontrako partida, baina gibeleratu egin da.