Igande eguerdian 23 urte azpiko Binakako Urrezko Aizkoraren Txapelketako bigarren jardunaldiko bi norgehiagoka jokatu dira Lesakako pilotalekuan. Mindegia eta Rodriguez, Rekondo eta Erasunen aurka neurtuko dira, eta Larretxea lehengusuak Alkizalete II.a eta Gorritiren aurka. Multzo horretan Larretxea lehengusuek eta Mindegia Rodriguezek garaipena beharrezko dute txapelketan aitzinera segitu ahal izateko. Bertze bi bikoteei dagokionez, garaipena lortuz geroz finalerditarako txartela segurtatuko lukete. Galduz gero, ligaxkako hirugarren jardunaldia arte itxaron beharko litzateke sailkatuko diren bikoteen izenak ezagutzeko.
Lesakan bete beharko dituzten lanak hauexek izanen dira: Hasteko 45 ontzako enborra kolpeka, erdia aizkolari batek, eta bertzeak bikote kideak. Ondotik erlojuaren aurka, eta lana erditik banatuz 45 ontzako bi enbor moztu beharko dituzte. 3. eta 4. probak txanda librean izanen dira, lehenean 45 ontzako bat moztu beharko dute zutik, eta bigarrenean berriz, 60 ontzako bat etzanda. Saioa bukatzeko ohi denez iraupeneko probari ekinen diote. Horretan bi 45 ontzako eta 4 kana-erdiko moztu beharko dituzte.
Lesakako jardunaldia, eguerdiko 12:30ean hasiko da herriko pilotalekuan. Lehen jardunaldiko denborak begiratuz Rekondo Erasun eta Mindegia Rodriguezen arteko norgehiagokan leitzara eta Aurtiztara dira faboritoak, baina Xabier Mindegiak zauri batengatik Jimenezi utzitako tokia berreskuratuko du, eta uste baino orekatuagoa izan daiteken lehia ikus daiteke. Larretxea lehengusuak eta Alkizalete II. Gorritiren arteko neurketan eskualdeko aizkolariak dira faboritoak, baina kirol horretan egurrak badu zer erran, beraz Beratarra eta Arraioztarra serio ibili beharko dira.
B multzoko 2. jardunaldia larunbatean jokatu da Aldape Atutxa eta Amillano Kañamaresen artean.