Etxez etxeko eskearekin ospatuko dituzte inauteriak gazteek otsailaren 9 eta 10ean

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 26a

Otsailaren 9 eta 10ean, ortziralean eta larunbatean ospatuko dira aurten inauteriak Igantzin. Gazteek, etxez etxeko eskeak eginen dituzte, ortziralean Berizaun auzoan eta herrian, eta larunbatean, Irisarri, Unanu eta Frain aldeko baserrietan. Mozorroek eta musikariek alaitasuna eta umorea hedatuko dute auzoz auzo. Azkeneko urteetan plazan mozorro-ikuskizunen bat antolatu dute gazteek, urtero-urtero hagitz arrakastatsua suertatu dena, baina aurtengoan seguruenik halakorik ez dela izanen aipatu digu gazte batek. Dena den, larunbat arratsean musikarik ez da faltako plazan, inauteak ongi akautzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun