Urte hasierako berriak ez dira xamurrak izan Bortzirietan. Urteko lehen bi asteburuetan berri latzak hartu ditugu Pirinio aldetik. Unai Etxepare, Luis Mari «Loro» Pikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegiren heriotzek hunkitu dituzte bazterrak, baita gure herrian ere. Aski ezagunak ziren lau gazteak eta herrian bizi zen Xabier Zubieta, are ezagunagoa herritarren artean. Bi urtetik behin egiten den Mendi Itzuliaren antolatzaile eta bultzatzaile nagusietariko bat izan zen Zubieta, herriko bere lagunek eta berexiki mendi itzulilko bere lagunen izenean bertso hau:
Piriniotik
albistea gordina
Arantza utzi duzu
malkotan blai egina
elurraren zuria
zeruaren urdina
tartean Taillonen
sortu zaigu samina
mendizale petoa
arrokaren berdina
gogoan dugu zure
ausardia eta grina
mendi itzulietako
antolatzaile fina
aurtengoan ere Zubi,
mendian gainaz gaina
oroituko zaitugu
gure artean baizinan.