Inauteriak otsailaren 8tik 10era izanen dira, ortzegunetik larunbatera

Nerea ALTZURI 2007ko urtarrilaren 26a

Ilbeltzaren 20an zuhaitz landaketak egin ziren Ekaitzan eta Bagatxarren

Berriz ere inauterietan murgilduak gaude. Herrikoen txanda otsailaren 8, 9 eta 10ean izanen da. Urtero legez, mozorro zurien kuadrilla (mutil gazteak) bilkuretan ari da egitaraua josteko asmoz. Eman digutenaren informazioaren arabera, urteroko hitzorduek ez dute hutsik eginen aurten ere. Otsailaren 8an, ortzegunean, gosaldu ondotik, eskolara bisita eginen dute. Ondotik, herriko lau auzoetan barna, baserriz baserri puxka biltzen ibiliko dira. Ortziralean, emakumeen eta bertso-afariak batera eginen dira Aterpen. Egun osoan, mozorrro zuriak herriko etxeetan barna giroa alaitzen ibiliko dira. Arratsean, afal ondoa girotzeko, Mikel Salaberri soinulariak Herriko Etxeko gorapean dantzaldia eskainiko du. Larunbat arratsaldez, haurren mozorro desfilea eginen da eta meza ondorako aizkora apostua eta herri kirolak antolatu dituzte. Arratsean, Jalisko Band taldeak, gorape inguruak bere musikarekin astinduko ditu. Beraz, aurten ere iñauterietako guzia prest da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun