Bisitari ugari bildu zen urtarrilaren 21ean Endara auzoan, San Anton eguna ospatzera. Goizeko euriak ez zituen animoak moteldu eta herritik ez ezik, Bortzirietatik eta Gipuzkoa aldetik jende aunitz joan zen oinez, bizikletaz, zaldiz eta autoz. Goizeko mezetan ttiki gelditu zen San Anton baseliza eta dantzariek ere plaza bete zuten.