Asmoz Fundazioaren ikastaroak

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 31

Udalak Eusko Ikaskuntzarekin duen hitzarmenari esker, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak antolatutako ikastaroetan %15eko deskontua izanen dute beratarrek. On-line ikastaroak eta presentzialak emanen dira eta deskontua denetan aplikatuko da, on-line ikastaroetan zein presentzialetan. Hiru on-line ikastaro ezberdin emanen dira: Proiektuen Zuzendaritza (proiektuen zuzendaritza kudeaketa diziplina da. Ezagutza, trebetasun, teknika eta herraminta batzuen ezagutzan oinarritzen da, proiektuen erredakziorako), Gizarte bitartekaritza (ikastaro honek gizarte gatazkei aurre hartzeko erantzun hobeak eta efektiboagoak lortzeko tresnak erakusten dizkie ikasleei) eta Linguanet (lan munduko hizkuntza plangintza ikastaroa da). Ikastaro presentzialak, aldiz, Ingurumen eta arkitektura akustika (ikastaroa otsailaren 26tik martxoaren 2ra luzatuko da, 25 ordukoa), Erradiazio elektromagnetikoak eta osasuna (Otsailaren 26tik martxoaren 30era, 25 ordukoa) eta Efizientzia energetikoa argiteri publikoan (maiatzaren 7tik 11ra, 25 ordukoa) izanen dira. Ikastaro hauetan izena emateko, matrikularekin batera, Beran erroldatua zaudenaren agiria aurkeztu behar duzu (Udalean eskatu edo 012 telefonoan), eta automatikoki eginen dute deskontua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun