Herriko Etxea moldatzeko obraren kontratazioa hutsik

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 31

Joan den azaroaren 15ean Udalak Herriko Etxeko obra moldatzeko kontratazio espedienteari hasiera ematea erabaki zuen. Dagokion iragarkia Nafarroako Kontratazioaren atarian jarri eta behar den epea pasa ondoren ez du inork eskaintzarik aurkeztu. Beraz, prozedura negoziatu egokiaren bidez kontratu hau esleitzeko behar diren gestioak eginen ditu Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun