3.727 biztanle, inoiz baino bizilagun gehiago zituen urte hasieran herriak

Amaia eta Ainhoa 2007ko urtarrilaren 29a

Espainiako Estatistika Institutuak argitaratu dituen datuen arabera, 2006an, lehenbiziko aldiz, Berako Udalerriak 3.700 biztanle erroldatuen muga gainditu du, eta 3.727ra ailegatu da. 2005eko urtarrilaren 1ean, 3.666 biztanle zituen Berak, eta urte bat beranduago, 2006ko urtarrilaren lehenean, 3.727. Hortaz bada, biztanle kopuruak 61 pertsonetan egin du goiti azken urtean, %1,66. Orain arteko muga guztiak gainditu, eta lehendabizikoz 3.700 biztanle baino gehiago ditu herriak eta gizon eta emakume kopurua pare-parean dago: 1.864 emakume eta 1.863 gizon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun