Ligli Troupe Konpainiak “Prohibido suicidarse en primavera” Alejandro Casonak idatzitako antzezlana eskainiko du larunbat honetan Berako Kultur Etxean arratsaldeko 20:00etan. Antzezlana itxaropen oda bat da. Modu ederrean tratatzen du gai zail bat: suizidioa. Buruaz beste egiteko izan ahal ditugun arrazoiak aurkezten ditu, esku-eskura paratzen; era berean, musu-huts uzteko paratu ahal diren aitzakiak. Azkenik, bizitzak heriotza menderatzen du. Lehen aldiz 1937an estreinatu bazen Mexiko gure garaiei ederki egokitzen da.
“Prohibido Suicidarse en Primavera” fikzio dramatikoa da, baina denbora berean komedia, arazo bat aipatzen duelako modu arinean, eta bukaera zorionekoa delako.
Antzezlana bere buruaz beste egiteko tokian gertatzen da, bizitzako adin hoberenean ziren senideek haien buruz beste egiten duten familia bateko Ariel medikuak sortutako arimen sendategi batean. Zahartzen hasten ziren pertsonek haien buruaz beste egin duten giro batean hazi da medikua, eta fenomeno horrekin buru hauste anitz izan ditu. Hori dela eta, hunen aztertzen dedikatu du bere bizia. Urteak joan ahala ezaugarri aunitzez konturatu da, tartean, garaileek haien buruaz beste gehiago egiten dutela galtzaileak baino, gazteek zaharrak baino, argitzean gauean baino eta udaberrian neguan baino.
Ligli Troupe konpainiak eskainiko duen antzerkia gazteleraz izanen da eta sartzeko bi euro ordaindu beharko dira.