Nafarroako Matematika Olinpiadak

Amaia eta Ainhoa 2007ko urtarrilaren 23a

Utzitako argazkiak

Maiatzaren 21an Lodosako Institutuan ospatu zen 2005eko Matematika Olinpiadan Berako Toki Ona Institutuko ikasleak aritu ziren eta bik lortu zuten saria. Guztira 138 ikasle aurkeztu ziren, ikastetxe publiko nahiz pribatuetatakoak, eta gure eskualdetik lau ikasle lehiatu ziren olinpiada hauetan. Frogaren iraupena 2 ordukoa zen eta horretan matematikako sei buruketa egin behar zituzten bikoteka lan eginez. Bikoteak beti ere mixtoak izan behar zuten, hau da, bikotea ezin zen osatu ikastetxe bereko ikasleekin. Berako Toki Ona Institututik Asier Garcia eta Beñat Txoperenak 2. eta 3. sariak lortu zituzten, Burlatako eta Garraldako bikotekideekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun