San Esteban bestak urrun ikusten ditugun arren, Bestetako Batzordea ari da antolaketa lanetan. Berako Oihua bestetako aldizkarirako beratarren laguntza beharrezkoa da eta horregatik idatziak bidaltzeko deialdia egiten du Batzordeak. Ekainaren 10a arte izanen da lanak aurkezteko epea. Posta elektronikoz kultura@berakoudala.net helbidera bidali edo bertzela Kultur Etxera zuzenean eraman, ahal bada disketean.