I. Ekobera Azoka ekainean ospatuko da

Amaia eta Ainhoa 2007ko urtarrilaren 23a

Ekainaren 24 eta 25ean ospatuko da I. Ekobera Azoka Ekologikoa. Ortziralean “Gure elikadura”ren inguruko solasaldia izanen da Kultur Etxean eta ondoren produktu ekologikoen dastaketa. Larunbatean izanen da azokaren egun handia. Altzateko Plazan 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara produktu ekologikoen erakusketa eta salmenta izanen da, kale animazioa egun guzian eta erakustaldiak: motzaldia, eztia, artilea… Bukaeran zozketa bat eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun