Nazioarteko Bertze Musiken 6. Jaialdia

Amaia eta Ainhoa 2007ko urtarrilaren 23a

Ekainaren 10 eta 11n ospatuko da aurtengo Ertz Jaialdia Berako Kultur Etxean. Ortziralean 22:00etatik aintzinera Arnol Dreyblatt (AEB/ Alemania), Jason Kahn (AEB/Suitza) eta Tusuri (Orereta) arituko dira eta larunbatan Damo Suzuki + Zu (Japon), Astra (Suitza/Grezia), Eric La Casa & Thomas Charmetant (Frantzia) eta Xabier Iriondo (Italia) aditzeko aukera izanen dugu. Diska standak ere izanen dira aurreko urtetan bezala: Amanita Records, Cut, Antifrost, Compañía de sueños ilimitada eta Tzesne bertzeak bertze

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun