Ekainak 3 Ortzirala
Ortziralean Pintxoaren Eguna izanen da eta horregatik 18:00etatik aitzinera Altzateko ostatuetan pintxoak, inportazioko garagardoa eta ardo berezia izanen dira.
Alkoholemia eta garagardo proba ezberdinak eta gasna porra ere izanen dira, guztia trikitixarekin alaitua.
Errekalde ostatuan, 23:00etan Jo-Tta-Kun (txalaparta-perkusioa) taldea arituko da eta gauerdian Zizkako terrazan kontzertuak izanen dira BKBO eta talde sorpresarekin.
Lixoia ostatuan DJ Txemarekin dantzatzeko aukera izanen da.
Aipatu 22:00etatik 2:00tara ostatuetan edari ezberdinen bestak izanen dira.
Ekainak, 4 Larunbata - Altzateko Eguna ospatuko da
12:00etan altxaferua botako da Larrakaitz txaranga, erraldoi eta buruhandiek lagunduta.
15:30etan Matzadan ginkana izanen da, eta ondotik, Suspelara igoera “konometratua”.
Proba hauek bukatzerakoan bonba japoniarrak bota eta ondoren merendua izanen da.
Berako Plazatik Altzateko Plazara Pontevedrako dantzari eta gaiteroekin kalejira izanen da
19:00etan eta ondotik Tomiñoko (Pontevedra) Vires do Alivio taldeak dantza ikuskizuna eskainiko du.
Gauean Irats Taldeak plaza girotuko du. Gauerdian suzko-
Ekainak, 5 Igandea - Zerbitzarien eguna
Arrantza lehiaketarekin hasiko da (zizarearekin) 9:00etan.
Arratsaldean Mukixuko zubia eta Altzateko Plaza tartean dauden etxeen arteko lehiaketa izanen da etxerik tradizionalena eta hobekien kontserbatzen dena sarituz.
18:00etatik aurrera ostatuen arteko alkoholik gabeko irabiatuen txapelketa jokatuko da.
Epaileak bezeroak izanen dira eta debalde probatuko dituzte edariak.
20:00etatik aintzinera poteoa izanen da eta ondotik, bestak akautzeko, Zizkako terrazan auzo-afaria. Menua paella eta oilaskoa da eta txartelak 5 eurotan eros daitezke Ikuilu ostatuan.
Afaria Kottek alaitua izanen da.