Ricardo Baroja-ko Guraso Elkartearen izenean gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Berako Argazki Rallyan parte hartu duten gaztetxoei. Ederki erakutsi digute bi argazkiak egin eta lanak prestatzeko duten abilezia, eta erakusketan ikusi ahal izan dugu. Ezin aipatu gabe utzi ikastetxeek eman diguten laguntza, Berako Kultur Batzordeak eta bereziki kultur teknikariak egin duen lana, eta nola ez, erakusketa ikustera etorri zaretenok ere. Mila esker bihotzez eta hurrengo arte.
Ricardo Barojako Guraso elkartea