Heldu den ortzegunean, Patxi Izagirre psikologo Donostiarrak “Doluan ere aitzinera” izeneko solasaldia eskainiko du Berako Kultur Etxean arratsaldeko 18:00etan. Edonor egon daiteke horrelako egoera mingarrian, eta horrek hainbat galdera pitz dezake gure buruan, hala nola, nola jokatu? Nola aipatu eta bizi etxekoekin edo ttikiekin? Adituen erranetan egoera latz hauek gertatzen direnean kontua ez da gezurretan edo gordeka jardutea haurrekin. Heriotza, bizitzako zati gisa integratzen ikasi behar omen da horretarako dauden baliabideak ezagutuz. Doluari buruzko hitzaldian, gai honetan aditua den Patxi Izagirrek urteetan izan duen esperientzia eta eskarmentuaz solastatuko du. Gai horri buruzko zalantzak, bizipenak eta beldurrak bertzeak bertze lantzeko aukera egonen da.