arroako goma gaineko sokatira txapelketan Berriozar mutiletan eta Sakana nesketan egin dira kategoria guzietako txapelen jabe. Bi berrikuntza nagusi izan ditu aurtengo txapelketak: mutiletan, azken urteetan txapel guztiak eskuratu zituen Lesakako Beti Gaztek ez zuen parte hartu. Bertzetik, nesketan, Berako Gure Txokoak taldea plazaratu zuen. 1994an, Nafarroako txapeldun eta Euskadiko txapelketan hirugarren izan ondotik, desagertu zen Berako nesken sokatira taldea. Orain, 15-16 urteko neskek osatzen dute taldearen bizkarrezurra eta orduko bizpahiru tiralari arituekin osatu dituzte goma gainean aritu diren zortzikoteak.
Ez dute tiraldirik irabaztea lortu, baina Burlataren kontra egindako bizpahiru tiraldietan soka bereganatzeko punttuan izan ziren. Baina, esperientzia ezak bere kontra jokatu zuen eta ez zuten garaipenik eskuratu. Halere, gaia badutela erakutsi dute Berako neska gazteek eta horrela segituz gero, abudo etorriko dira garaipenak ere.
Gure txokoa nesken sokatira taldea
Maite TELLETXEA MARTIARENA BERA
Ainhoa LANZ ORTEGO BERA
Amaia IRIARTE IBAÑEZ BERA
Maitane ERDOZAIN IBARRA BERA
Leire PORTU TELLETXEA LESAKA
Gurutze ANDUEZA OSTOLAITZ BERA
Belen GUERRA IRIGOIEN IGANTZI
Amaia ESPINOSA MARTINEZ BERA
Jone ZELAIETA LAZKANO BERA
Txaro ZUBIETA ERKIZIA BERA
Saioa BALEZTENA RUDY BERA
Isabel BERRUETA BERA
Entrenatzaileak:
Bixente GOIA
Patxi PIKABEA
Joseba SUSPERREGI