Ikasturtea bukatzeko gutti gelditzen zaie eskolako lagunei. Urte osoan, hainbar berri on eta iragarpen egiten ditugu eskolatik. Oraingo honetan ere, Nafarroako lehiaketa batean sariak etxeratu dituzte eskolako neska-mutikoek. Literatura, etnografia, irakurketa eta deklamazioa sailak hartuta, Nafarroako eskola ezberdinetako laurehun lan aurkeztuak izan ziren lehiaketara. Euskal adarrean, "Jose Maria Satrustegi" etnografia lehiaketan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailan, lanik hoberena, Julen Oteiza, Jon Jorajuria eta Itziar Mitxelena gaztetxoek osaturiko taldearena izan zen, lehenengo saria eskuratuz. Bertzalde, Narratiba sailean, Unai Iparragirre Oskozen lanak sari berexia jaso zuen. Joan den ekainaren 3an sari banaketa egin zen Iruñean.