Ur sarearen berritze lanak Pagozelay enpresak eginen ditu

Nerea ALTZURI 2007ko urtarrilaren 23a

228.690 euroan egiteko eskaintza egin dute

Udalak, ura hartzeko, ura eramateko sarearen zati batzuk berritzeko eta deposito berria egiteko obrak lehiaketara atera zituen eta hiru enpresa aurkeztu ziren, Sasoi Eskabazioak, Construcciones y Excavaciones Fresneda eta Construcciones y Obras Pagozelay. Hiru enpresek aurkezutako dokumentazioa eta eskaintza ekonomikoa kontuan hartuz, Arantzako Udalak lan horiek Construcciones y Obras Pagozelay enpresari eman dizkio. Obrak Miguel Garmendia ingeniariak zuzenduko ditu eta aurrekontua 228.690 eurokoa izanen da, BEZ barne. Obraren hasierako aurrekontua kasik 53.000 euro gehiagokoa zen, 261.306,49.

Lanak hiru hilabetetan egiteko konpromisoa hartu du enpresak eta horretarako hiru lan talde antolatuko dira, bata ur depositoa egiteko eta bertze biak gainontzeko obrak egiteko. Bi urteko garantia ere emanen du enpresak.

Obra hauek probextuz, deposito berriaren ondoan atseden leku bat egitea pentsatu dute udal agintariek eta beraiek jakinarazi dutenez, irekiak daude herritarren ideiak edo iritziak hartzeko. Azkilarreako bizilagunei arazoak gutxitzeko asmoz, bidea irekia uzten edo bertze bideak eskaintzen ere saiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun