Urrezko eta Diamantezko Ezteiak egiten dutenei omenaldia

Aitor AROTZENA 2007ko urt. 23a, 11:51

Txistulari beteranoen kalejiraren eta mezaren ondotik, Endika Mendegiak aurreskua eskaini zien plazan aurten Urrezko eta Diamantezko Ezteiak ospatzen dituzten senar-emazteei. Plazatik frontoira joan z

Ekainaren 3an egin zen Nafarroako Kutxako Urrezko Adina elkarteak antolatutako jubilatuen Eguna. Urtero bezala, aurten ere Urrezko eta Diamantezko Eztaiak ospatzen dituzten bikoteak omendu ziren Lesakako bortz senar-emaztek egin dituzte 50 urte ezkondurik : Pedro Larralde eta Maria Jesus Zubieta; Juan Bautista Lazkano eta Eusebia Iratzoki; Francisco Etxepare eta Anastasia Ariztegi; Luis Mitxelena eta Benita Larralde eta Segundo Rodriguez eta Julia Marcelo. 60 urte ezkondurik bete duen bikotea ere omendu zuten, Jose Maria Irurieta eta Maria Larralde osatutakoa, nahiz eta hauek ezin izan zuten ospakizunera agertu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun