Leire Telletxea Martiarena 19 urteko akordeoilariak VI. San Anastasi lehiaketa irabazi zuen Lleidan, maiatzaren 14 eta 15ean. Lehiaketa instrumentala da, akordeoia, pianoa, gitarra eta biolinek batera lehiatzen dute. Leirek, bere lehen partehartzean, 18-22 urte arteko senior mailan lehen saria irabazi zuen, pianista batekin batera. Honetaz gain, Kataluniako Akordeoi Elkarteak akordeoi interprete onenaren sari berezia eman zion. Berako Musika Eskolan Lourdes Iza irakaslearekin ikasi ondotik, aurten Donostiako Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene) ari da musikako karrera egiten Leire Telletxea. Akordeoi klaseak Iñaki Alberdik ematen dizkio.