Kirol Eguna lehen aldiz

Amaia eta Ainhoa 2007ko urtarrilaren 23a

Egun osoan hainbat ekitaldi antolatu ditu Udak Kirol Batzordeak

Uztailaren 2an eginen da Berako I. Kirol Eguna eta horregatik ekitaldi mordoa antolatu dira. Goiz goizetik hasiko dira eta gustu guziak hasetzeko haina ekitaldi izanen da. Goizeko 10etan kiroldegi aitzinean saskibaloiarekin hasiera emanen zaio egunari, 3ko jaurtiketen txapelketekin eta nahi duen guztiak 3x3 txapelketan parte hartu ahal izanik. Ordu berean orientering proba ere izanen da. 11:45etan 45 minutuko aerobik saioa edo 15 minutuko Ciclo Indoor saioa egin dezake nahi duen guztiak (3 saio izanen dira guzira). Eguerdirako igerilekuan waterpolo eta antzeko jokuak antolatu dira Tai Chi erakustaldia eta guzi. 13:00etan kiroldegi aitzinean beteranoen arteko sokatira eta herri kirol proba konbinatuaren txapelketa mistoa izanen da alde batetik, eta bertzetik, oraingo herri kirol taldeko gazteen artekoa. Kenpo Kai erakustaldia eta Aspace taldearen gimnasia erakustaldia ere ordu berean izanen dira kiroldegiko pistan. 14:00ak aldera herri bazkaria izanen da Altzateko frontoian. Arratsaldean pilotak bere tartea hartuko du. 17:00etan Altzateko frontoian Berako bi gazteen arteko pilota partidua jokatuko da eta nahi duenak Errandorearekin puntto partidak joka ditzake. Ordu berean boulderrean, kiroldegi aitzinean, eskalada erakustaldia izanen da lehenengo, eta ondoren, nahi duenak probatzeko aukera izanen du. 18:30etan bizikletarekin proba bereziak eginen dira. Alde batetik mantso-proban bizikletarekin polikien ibiltzen dena ezagutuko dugu, eta bertzetik, ADO’S eta BYDH txirrindulariek beraien erakustaldia eskainiko dute. Seguraski futbola eta atletismoa ere izanen dora I. Kirol Egunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun