Azken 14 urte hauetan Parisen bizi den Frantzisko Xabier Irazoki idazle lesakarrak bere 4. obra kaleratu du « Los Hombres intermitentes » izenburuarekin. Poema bilduma horretan, bere biziko autobiografia egiten du, lesakako haurtzaroko bazterretatik Pariseko hiriko ingurumenera. Prosan idatzia bada ere obra guztiz poetikoa da. Parisera joan denean, 1993an, aldaketa handia izan da bere bizian. Haurtzaroko oroitzapenak dira liburu hunen abiapuntua, lehena parisen bizi denetik argitaratzen duena. Gazte denborako kontakizunak Parisen edo hiriko ingurumen batean gertazen diren ametsekin nahasten ditu. 1999 eta 2003. urte artean idatzia izan den liburua maitatua ez denean desgartzen den eta maitale bat duenean berriz agertzen den pertsona batez ari da.