Oskar TXOPERENA Mendi-bizikletari lotutako hitzordua izaten dugu igantziarrok irailaren bigarren igandeetan, aurtengoarekin hamabosgarrenez. Azken orduko xehetasun ttiki batzuk lotu faltan, prest daude Biltoki Elkartekoek, azken urteetako moduan, 100 txirrindularitik goiti herrian behar bezala hartzeko. Irailaren 11n egokitu da aurtengo ibilaldia eta goizeko 10:00etan da hastekoa. Pixka bat lehenago, 9:30etan, itzuli ttikia eginen da adinarengatik proba nagusian ibili ezin diren haurrentzat. Ohiko moduan, sari banaketa eta hamaiketakoa izanen da partehartzaileentzat proba akaututakoan.