«The Blackwoods» filme luzea

Nerea ALTZURI 2007ko urtarrilaren 22a

Koldo Serra zuzendari bilbotarra eta filmeko aktore taldea Euskal Herrian “ The Blackwoods” film luzea grabatzen ari dira. “ Itzalen basoa” izaneko filmean Artikutza inguruak grabatu dituzte. Aste honetan Eratsunen omen daude grabaketak egiten.Hurrengo geldiunean, Itsaso eta Arantza izanen dituzte. Beraz, dataren berririk ez badugu ere, herri inguruak ere aukeratu dituzte filmerako. Aktore taldean, Gary Olman eta Aitana Sanchez Gijon daude protagonisten paperak betetzen. Filme hau heldu den urteko Donostiako zinemaldian estreinatu nahi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun