Kultur Egunak antolatu ditu Euskara Batzordeak

Aitor AROTZENA 2007ko urtarrilaren 22a

A.A. Euskara Batzordeak antolatuta, Kultur Egunak eginen dira. Irailaren 13an, «Goi mailako kirola eta euskara» mahaingurua izanen da pleno aretoan 19:30etan. Irailaren 15ean, txontxongiloak» izanen dIra igerilekuan 17:00etan. Irailaren 16an, Zura taldeak kantaldia eskainiko du plazan 21:30etan. Irailaren 18an, «Euskara sencilloaren manifiestoa» antzezlana ikusgai izan da Kasinoan 19:00etan. Irailaren 21ean, Kulki taldearen eskutik haurrentzako jolasak izanen dira ikastolan. Irailaren 22an, «Maribitxiren ipuinak» entzungai izanen dira liburutegian 17:00etan; irailaren 23an, bertso-trama izanen da Matxinbeltzenean, Jon Maia eta Amets Arzallusekin 20:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun