Elaia elkarteak, elbarritasunari buruzko jardunaldiak antolatu ditu. Irailaren 14an eginen da inaugurazioa Beti Gazteko lokalean 13:30etan.
17:00etan elbarritasunari buruzko mahaingurua eskainiko dute Carmen Garde Ansa eta Joseba Cerrillok. Irailaren 14tik 20ra elbarritasunari buruzko erakusketa ikusgai izanen da Beti Gazten. Irailaren 16an, ortziralean, Anfasen eskutik elbarritasunari buruzko hitzaldia izanen da Kasinoan 17:30etan. Irailaren 28an akautuko dira jardunaldiak, 19:00etan Kasinoan eginen den ekitaldiarekin.