Lesakako Musika Bandak Euskal Herriko XXVIII. Marmitako txapelketa antolatu du, udalaren laguntzaz. Egun horretan Euskal Herri osoko elkarte gastronomikoak espero dira herrian. 9:00etatik aitzinera harrera eginen zaie partehartzaileei eta 10:00etan sukaldari talde osoari argazkia eginen zaio. 10:30etan hasiko da txapelketa eta 13:00etan bilduko dira marmitak. 14:30etan bazkaria eginen da. Lehendabizi entremesak izanen dira, gero marmitakoa eta azkenik postrea, kafea eta kopa. Bazkarirako txartelak 17 euroan salgai daude. 17:00etan txapelketaren irabazlea zein den jakinen da eta sariak banatuko dira.