Ricardo Baroja Eskolak urrian 25 urte beteko ditu eta 8an besta handia eginen dute. Hilabete honetan kamiseta eta pin-ez gain bazkarirako txartelak salgai jarri dira. Bazkarirako txartelak bakarrik Ikuilu eta Errekalde ostatuetan eta eskolan eskuratu ahal izanen dira.