Herriko argazki artxibo digitala sortu nahi du kultur batzordeak

Amaia eta Ainhoa 2007ko urtarrilaren 22a

TTIPI TTAPA

Illekuetako bestak irailaren 17 eta 18an ospatuko dira

Berako Kultur Batzordeak herriko argazki artxibo digitalizatua osatu nahi du, eta horretarako, Eusko Ikaskuntzarekin hitzarmena sinatu du. Erakunde honen esku geldituko dira digitalizio lanak eta beharrezkoak diren tresna eta baliabideak. Berako ohiturak, familia giroa, etxeak eta gainerako arloak erakusten dituzten argazkiak bildu nahi dira, 1975. urte aurrekoak.

Artxibo hau sortu ahal izateko herritarren laguntza eskatzen du Kultur Batzordeak. Irailaren 1etik 30era bitartean, astelehenetik ortziralera, etxean dauzkagun argazkiak Kultur Etxera eramatea eskertuko lukete. Bertan argazki bakoitzaren fitxa beteko da, zenbakia paratuko zaio eta Eusko Ikaskuntzak digitalizatuko du. Ondotik, argazkiak jabeari itzuliko zaizkio eta argazki artxiboa osatzen denean, Berako argazki artxiboaren kopia bat formatu digitalean oparituko zaio lagundu duen guztiari (CD, CD-ROM edo DVD batean). Halere, informazio gehiago nahi duenak Kultur Etxeko 948631222 telefonora deitu edo kultura@berakultura.net helbidera mezua bidali dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun