Ustezko meningitis kasu bat erregistratu da Beran

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 19a

Osasun publikoko institutuak ortzegunean jakinerazpen bat jaso zuen meningitis meningokozikoko kasu susmagarri baten inguruan. Toki Ona institutuko ikaslea, 17 urtekoa. Lehen unean Berako osasun etxean artatu zuten eta handik Irungo Bidasoa ospitaleko larrialdi zerbitzura bidali zuten. Azkenik, Donostiako ospitaleko zainketa berezien gelan sartu behar izan zuten.

Irungo Bidasoa ospitalean egindako lehen analisiak meningitis menengokozikoko diagnosiarekin konpatibleak dira, nahiz eta oraindik baieztapen mikrobiologikoa egin behar. Bertze aldetik, Donoztiako ospitaleko eta Berako osasun etxeko zerbitzu medikuek jakitera eman diete senitartekoei aurrezaintzako tratamentua egin behar dutela.

Nafarroako osasun publikoko institutuak kasu hauetarako zehaztutako protokoloa jarraituz, deia luzatu zien irakasle eta gaztearen gelakide diren gurasoei, Toki ona institutuan bilera bat egitera. Bertan, Osasun publikoko institutuko langileek ustezko meningitis kasuaren berri eman zuten eta aurrezaintzako tratamentu kimioprofilaktikoa eman zitzaien

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun