Gure Txokoa dantza taldean izena emateko hitzordua

ttipi-ttapa 2007ko urtarrilaren 18a

Urte guziz 15 bat dantzari berri sartzen dira taldean

Berako Gure Txokoa dantza taldeak aurten emanen dituen dantza ikastaroak laster hasiko direlakoan, ikasle gazte berrien izenak hartzeko Iamotenea egoitzan egonen dira larunbat goizean 11:00etatik 12:00etara. Dantzari berrien taldean izena eman ahal izateko 6 urte eginak beharko dira. Larunbatean aipatutako ordutegian aurkeztu ezin dutenek Gure Txokoa elkartera dei dezake 948 630 314 telefono zenbakira.

Denak ongi joanez gero, ikastaroak ondoko astean hasiko dira frontoian, baina momentuz ordutegiak eta egunak ez daude finkatuak. Urtero 15 bat dantzari berri hasten dira Gure Txokoako dantza taldean, eta Maria Baredo taldeko arduradunak erran digunez aurten ere hainbeste espero dituzte. Gaur egun 6 eta 15 urte arteko 70 bat dantzari daude, eta urtetik urtera kopuru hori garatuz joan da. Baikorra agertu bazaigu ere, aitortu digu mutikoak bertze talde anitzetan bezala eskas direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun