Hilabetea aitzinera doan heinean, ikasturteak aitzinera segitzen du oporren ondotik. Eskolan berriz ere egunerokora itzuli ziren ikasle eta irakasleak. Eskulanetan eta aerobik ikastaroetan ere segitzen dute, ohiko egunetan. Urte bukaeran ordea, hilabete honen bukaeratik hasita hurrengo hilabeteko asteburu zenbaitetan eginen den ikastaro baten inguruko xehetasunak jaso zituzten Bortzak Bat kooperatibako bazkideek. Zerrikiaren transformazioaren eta mondongoaren inguruko ikastaroa emanen du ENHE sindikatuak datozen asteburuetan. Hilabete honen azken asteburuan izanen dira lehen saioak, ortzila eta larunbatean... eta hortik aurrerakoak hurrengo alean emanen dizkitzuegu. Gaiak interesa piztu du eta badirudi lagun taldea animatu dela ikastaroan parte hartzera.