Eguberrietako erosketekin batera herriko komertzianteek txartel batzuk banatu zituzten beraien bezeroen artean, 1.000, 300 eta 200 euroko txekeak zozketatzeko. Mila euroko lehenbiziko saria, Maria Isabel Perotxenak eskuratu zuen eta 200 eurokoa Fermin Indakoetxeak. 300 eurokoa 451 zenbakiari egokitu zaio, baina oraindik ez da saridunik azaldu.