Asteazkenean, urtarrilaren 17an ospatu zen berez, San Anton eguna. Aste eguna izaki, Endara auzoko baselizak bisitari batzuk hartu zituen, baina jende oldea igandean espero da. Ohiturari eutsiz, erromeria eginen da auzoan eta Lesakatik ez ezik, Bortzirietatik eta Oiartzun eta Irun aldetik hainbat lagun espero dira. Beti Gazte elkarteak mendi irteera antolatu du, goizeko 8:00etan plazatik abiatura eta arratsaldez, 18:30etik aitzinera, dantzaldia izanen da Plaza Zaharrean.