Udal zerbitzuak hobetzeko dirulaguntzak

Amaia eta Ainhoa 2007ko urtarrilaren 17a

Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazio sailaren bitartez, zerbitzu publikoen sustapenarerako eta kalitatea eta berrikuntzaren garapenerako eman dizkie udal erakundeei. Herrien antolakuntza eta kalitatea hobetzeko proiektuak dira. Zehazki, dirulaguntza hauek kalitatea eta antolakuntzari eta informazio eta komunikazioaren teknologiari zuzenduta daude.

Berako kasuan, teknologia eta informazio arloan lau proiektuentzako dirulaguntzak jasoko dira: kudeaketa softwarea RCT delakora egokitzeko, 3000 euro; errezibo ordainketak web bidez erreferentziaz egiteko 928 euro; RCT delakoarekin datuak sinkronizatzeko 3000 euro; eta Kultur Etxea eta 012 infolocalen jardueren arteko konexioarako 5000 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun