Larun Haitzpe Elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu dagoeneko eta ildo horretik segitzen dute. Urtarrilaren 15ean, adibidez, Nafarroako Merkataritza Elkartearekin batera antolatutako informatika ikastaroa hasi da. Aste honetan, astelehenetik ortziralera 15:00etik 17:00era ematen ari dira. Ikastaro honetan Word, Internet, Excel eta posta elektronikoaren oinarrizko ezagutzak lantzen ari dira. Bertze ikastaro bat ere laster jarriko da martxan, eskaparatismoaren ingurukoa. Informazio gehiago bilatzeko edo izena emateko Nafarroako Merkataritza Elkartera deitu behar da (948239908 edo 607303400). Gogoratu ikastaro hauetan parte hartzeko ez dela nahitaezkoa elkarteko kide izatea.