Bera eta Lesakako udalek Kanoa zentroa irekitzeko hitzarmena sinatuko dute

Amaia eta Ainhoa 2007ko urtarrilaren 17a

Udalak egindako azken batzarrean, Alkaiagan Kanoa zentro bat irekitzeko Lesakako Udalarekin hitzarmena sinatzea onartu du. Manuel Iriarte zinegotziak eman du honen aurkako botu bakarra, bere ustez zentro hori Beran egiteko eman beharreko pausuak ez direlako eman. Batzarrean, beraz, bi herrien artean hitzarmena adostea eta formaltzea erabaki da. Gainera, Berako Udalak 2007ko azarorako Kanoa zentroa bukatzeko konpromisoa adierazi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun