Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak langile berria hartu du

ttipi-ttapa 2007ko urt. 16a, 13:06

Txomin Elgorriaga Beratar gaztea hondakin solidoak kudeatzeko zerbitzuez arduratuko da

Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak langile bat hartu berri du hondakin solidoak kudeatzeko zerbitzuez arduratzeko. Berako Txomin Elgorriaga Astondoa da oposizio-lehiaketaren bidez hartu duten langilea. Lanpostua aldi baterako eta lanaldi erdikoa izanen da. Langile honen betebeharrak anitzak izanen dira. Alde batetik, mankomunitateak kontrataturiko zerbitzuen kontrola eta jarraipena egin beharko du: bilketak, garbiketak... Zaborrontzien kokapen egokiaz zein zaborrontzien egoeraz arduratuko da. Bertzetik, ordenantzak ez betetzeari buruzko ikuskapen lanak egin eta salaketak jartzeaz arduratuko da. Herritarrok zaborlekuetan gaizki dauden gauzak salatu ahal izanen ditugu. Beregana jo beharko dugu kexarekin. Horretarako 670522975 telefonora deitu dezakegu eta salaketaren berri eman.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun