Ez da lehenengo aldia horrelako orri bat ateratzera behartuak ikusten garela zoritxarrez. Oraingo hontan Espainiako txapelketa Lesakan jokatuko zela eta, beti egin ohi dugun bezala. gure herria informatzeko hainbat kartel eta pankarta egin ditugu gure iritzia zabaldu asmoz. Gure harridurarako zortzi ordu pasa baino lehen pankarta eta kartel guztiak kenduak izan dira. Ez da, erran bezala, lehen aldia hau gertatzen dela gure herrian, orain urte bat antzeko gauza bat pasa zitzaigun, orduko hartan gure herriko alkateak Espainiako bandera eskatu zion Nafarroan Espainiako gobernuak duen ordezkariari, eta hori herriari jakinarazteko kartel batzuk jarri genituen eta guk jarri bezala kendu zituzten.
Guzti honen aurrean kezka haundia gelditzen zaigu zeren kartel informatibo hauen aurrean izan duen jarrera faxista ez zaigu normala iruditzen EAJ-koa den alkate batean. Horrexegatik galdera batzuk egin dizkiogu gure buruari; zergatik kendu ditu kartel hauek bapatean eta normalean jartzen direnak «errespetatzen» ditu? Agian benetan Espainiako «rojigualda» maite duelako? edo eta beste herritar batzuk berak baino gehiago agintzen dutelako?
Idatzi honen bitartez zera azaldu nahi genieke EAJ-n agintzen dutenei eta Lesakako herriari. Horrelako pertsonaiekin ez dago ez Euskal Herria ezta Lesaka eraikitzerik, horregatik EAJ-ri eskatzen diogu kendu ezazue lotsarik baduzue pertsonai hau Udalbiltzatik. Eta Lesakako herriari gure herriak ez du alkate Espainolik merezi ezta adierazpen askatasuna urratzen duenik ere, beraz denon artean guazen alkate euskaldun eta demokratiko bat jartzera.
Lesakako SEGI.