Larunbatean hil ziren Berako eta Lesakako hiru mendizaleak Pirinioetako Taillon mendian, eskalatzen ari zirela soka askatu eta erorita. Luis Mari Pikabea eta Xabier Zubieta beratarrak zein Xabier Saralegi lesakarra mendizale zailduak ziren; lehen biak, besteak beste, Himalayan ibilitakoak. Saralegi, berriz, egun batzuk lehenago baita ere Pirinioetan hildako Unai Etxepareren gorpua aurkitu zuenetako bat izan zen.
Atzo hil kapera jarri zuten Berako kiroldegian, eta herritar eta lagunen omenaldi beroa jaso zuten. Gaur hiletak izango dira.