Bertizko patzuergo turistikoa sortu zenetik, bere baitan hainbat elkarte bildu izan ditu eta horien artean zegoen bertizko merkatarien elkartea. Baina orain urtebete pasatxo, gogoeta saioa egin eta elkarteari bukaera ematea erabaki zuen.
Geroztik, Bera, Doneztebe eta Baztazngo merkatariek elkarte propioak sortu dituzte, Larun Haitzpe, Doneztebarrak eta Baztango merkatarien elkartea, hurrenez-hurren.
Merkatariak inplikatzea, lan egitea eta jarduera zehatzak bultzatzea dira elkarteen helburuetako zenbait.
Eguberri hauetan zenbait ekitaldi antolatu dituzte, hala nola, zareto baten zozketa, bonoak, edota haur parkea. Hagitz balorazio positiboa egiten dute elkarte guztiek.
Hau ikusita, Lesakan ere bide beretik jarraitzea erabaki dute.
Oraindik-orain ez da elkartea sortu, baina lehen urratsak eman dituzte eta gauza zertan den kontatzen digute Rosa eta Maitek.
Dena den, Lesakan ere, Eguberrietan bertako komertzioetan salmenta bulkatzeko, kanpaina egin zuten.Balorazioa ere egiten digute.