Eguberriak baino lehen jokatu zen Lesakako Batzoki elkarteak antolatzen duen paleta-goma txapelketan, aitzineko urtean bezala, Hita eta Lizaso bikoteak irabazi zuen final estuan Antxordoki eta Telletxea igantziarrei 30-28 irabazita. Bigarren kategorian, Santesteban eta Rotetak 30 -20 irabazi zieten Larralde eta Bertizi. Hirugarren posturako lehiak ere jokatu ziren bi kategoriatan. Lehen mailan, gipuzkoarren arteko lehian, Otegi eta Zapiainek 30-15 irabazi zieten Peluaga eta Hueguni. Bigarren mailan, Aizpuru eta Auzmendi gipuzkoarrek 30-12 irabazi zieten Lesakako Mitxelenari eta Sanjurjoren ordez aritu zen Romanori. Partida hauetaz gain, Batzoki Elkartearen saria ere erabaki zen Lesakako bi bikoteren artean: Iñigo eta Josuk 30-19 irabazi zieten Mitxelena eta Castrori.