Ostalaritzako janari-erabiltzaileentzako kurtsoa Alkaiagan

ttipi-ttapa 2007ko urt. 4a, 16:56

Janariarekin lan egiten duten guziei zuzendua da, hasi sukaldaritik banatzaileraino

Heldu den urtarrilaren 13an, larunbata goizarekin, Cederna Garalurek ostalaritzako janari-erabiltzaileei zuzendutako kurtsoa antolatuko du Alkaiagan duen egoitzan. 9:30etik 13:00ak arte edozein janariaren kontaktuan lan egiten duten guziek parte hartzen ahalko dute, hala nola, sukaldariak, zerbitzariak, ekoizleak, banatzaileak eta saltzaileak bertzeak bertze, produktuak duen ibilbidean, hasiz lehen urratsetik bezeroaren eskuetan izan arte janarian eragiten duten langile guziek.

Kurtsoak 30 euroko kostea izanen du eta interesatuak direnek urtarrilaren 11 baino lehen izen eman beharko dute 948 625 122 telefonora deituz. Segarsca enpresak eskainiko duen kurtsoan legeak dioena eta bezeroen higienean segurtatzeko neurriak aipatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun